Sonia

Tindouf_EU

Desertuak eguzkia gehiegi maite izan du. Horregatik erre da.

Dunen gibelean, gatazka gorra eta latza dago.

Hogeita hamar urte inon ez, basamortuaren erdian, dagokiena itzul diezaieten esperoan: etsietsian oroitzen duten atseden hartu ahal izateko aberria.

Sahara lur lehorretan barna harat-honat dabiltzan herri nomada (tuaregak, berbereak, saharauiak eta nawjak) multzoa da. Aspaldi-aspaldidanik, belaunaldiz belaunaldi, bere gauza guztiak bizkarrean daramatzala bidaiatzen duenaren biziraupena esfortzuari eta gizakiaren gainditzeari egindako kantua da, sua ezaguturik oraindik uraren bila dabilen gizakiarenei.

Furgoneta ferryan sartuta, Gibraltarreko itsasartea gurutzatu eta Maroko iparretik hegora zeharkatu genuen. Desertuaren sarreran Tineghir dago, Todrako arroila mitikoen alboan. Ibaiak pazientzia dauka eta, harria higatuz, 300 metro baino gehiago duten pareta bertikalak sortu ditu. Bertatik gertu, Harrien Hilerrian, gure musika egiteko material aproposa aurkitu genuen.

Tindouf. Errefuxiatu saharauien esparrua. Toki ikaragarria eta atsekabegarria, edozein errefuxiatu-esparru bezalakoa. Hemen bizi dira beharrak eragindako nomadak, erbesteratuak. Desertua da egoera latzenean; ez dago duna ederrik, harriak baino ez, lugorriak eta etsipena.

 

Saharauiak.

Saharauiak Mendebaldeko Saharakoak dira jatorriz. 250.000 pertsona inguru dira, eta horietatik 155.000 Tindufeko errefuxiatu-esparruetan daude.

Udan, termometroa itzaletan 50 gradu neurtzera hel daiteke, eta neguan, berriz, izozteko adina hotz egiten du. Herri horren ezaugarri diren antolatutako egitura solidoari eta elkartasun sentimenduari esker, desertu horretan gizarte antolatu bat sortzeko gai izan ziren.

Saharauien herriak abestiak, ahozko istorioak, marrazkiak eta margoak ditu, bere tradizioak eta historia belaunaldi gazteagoei pasatzeko.

Estatu Saharauiarraren jaiotza garrantzi historikoko ekintza kulturala da, saharauien balore kultural eta espiritualak berreskuratzeko eta beraien jabe eta sortzaileari itzultzeko: Saharako herria.

Posted by Sonia in Sin categoría, 5 comments

MONGOLIA_EU

Zaldirik ez duen gizona hegorik ez duen txoria bezalako da.

Mugitzen den herri baten doinua.

Mongoliako jakituriak lurraren zikloak hartzen ditu aintzat, eta, horri esker, Ulan Bator kaotikoaren inguruetako estepa orlegiari beste modu batean egingo diogu so.

Mongolia mundu osoan zehar biztanleria dentsitate txikiena duen herria da, zaldi gainean dabilen herria, herri nomaden artean nomadena.

Ulan Batorrek “heroi gorria” esan nahi du, Sobietar Batasuneko aroaren aztarna da. Hiria hormigoiaren gorespena da, baina atsegina. Hiri garbi, moderno, hiritarra erakusten dugu, topikoak haustera bideratutako begirada. Hiri-inguruan gergen auzo osoak pilatzen dira. Dzudarengatik (ikaragarri hotza den neguarengatik) etsita dauden eta hiriburura joan diren artzain familien bazter auzoak dira.

Baina biztanleriaren erdia nomada da oraindik. Jeepez joan ginen estepako bihotzeraino. Desertu-paisaia da, orlegia, jenderik gabekoa ia. Lautada eta, ondoren, zeruertza. Paisaia izugarria, ziklikoa. Zeruertza eta, gero, lautada. Hemen, denbora eta paisaia zirkularrak dira. Zaldi-artzaiak ezagutu genituen, txalaparta jo genien eta joan egin ginen.

Hövsgöl lakutik gertu, tsaatanak bizi dira, taigako artzain nomadak. Kanpoko munduaz mendietan estaltzen direla esan daiteke, bertara jende gutxi joango dela badakitelako, eta neguan are gutxiago. Hotz handiegia egiten du. Elur-oreinen inguruan bizi dira, beraien tippietan, hau da, kono forma duten dendetan, Ipar Amerikako indioenak bezalakoak direnetan. Elur-oreinak beraien bizia dira: jana, garraiobidea, arropa eta tresnak ematen dizkiete.

 

Mongolia 

Mongoliarrak erdialdeko estepa zabaletan bizi dira, hegoaldeko Gobi desertuan edo iparraldeko basoetan eta Mongolia iparraldeko mendietan. Planetako muturrenetarikoa den klima jasaten dute. Neguan, 50 gradu zero azpitik izan ditzakete; eta udan, 40 gradu zero gainetik. Artzain eta ehiztari nomadak, beraien lanbide nagusia ardi, zaldi eta gameluak haztea da.

Mongolia gizakiaren egokitze ahalmenaren adibide argia da. Gizakiaren azkartasun eta adimenarentzako etengabeko froga da. Akatsik onartzen ez duen kontrako inguru baten aurkako borroka da, etenik gabekoa.

Mongoliar jendeaz hitz egitea zaldizkoez hitz egitea da. Mongolian zortzi bat milioi zaldi daudela kalkulatzen da. Txikiak izan arren, munduko gogor eta iraunkorrenak dira. Mongoliarrak gerlari nomaden arketipoa dira: zaldi gainean jaiotakoak, nekaezinak, azkarrak eta, batez ere, oso eraginkorrak.

Nomada mongoliarrak artaldeekin mugitzen dira beti, eta ez noraezean. Nomada helmuga erabat zehatz eta jakin baterantz mugitzen da: beste bazkaleku edo larre batzuetarantz, beste putzu edo iturburu baterantz. Beraien lurraldea ez da espazio hutsa, urteko urtaro bakoitzean jarraitu beharreko ibilbideak argi adierazita dauden xehetasunez beteriko mapa baizik.

Posted by Sonia in Sin categoría

MAROKO

Askok etxea utzi eta pateretara igotzen dira, euren biziak arriskuan jarriz, eta beharrak eraginda nomada bihurtzen dira.

Noizean behin, argiak jaten dituen graduen sakonean, dunetan harat-honat dabiltzan beduinoak ikusten ditugu, denda marroiz inguraturik, abere-samaldak erdian daudelarik.

Sahara lur lehorretan barna harat-honat dabiltzan herri nomada (tuaregak, berbereak, saharauiak eta nawjak) multzoa da. Aspaldi-aspaldidanik, belaunaldiz belaunaldi, bere gauza guztiak bizkarrean daramatzala bidaiatzen duenaren biziraupena esfortzuari eta gizakiaren gainditzeari egindako kantua da, sua ezaguturik oraindik uraren bila dabilen gizakiarenei.

Furgoneta ferryan sartuta, Gibraltarreko itsasartea gurutzatu eta Maroko iparretik hegora zeharkatu genuen. Desertuaren sarreran Tineghir dago, Todrako arroila mitikoen alboan. Ibaiak pazientzia dauka eta, harria higatuz, 300 metro baino gehiago duten pareta bertikalak sortu ditu. Bertatik gertu, Harrien Hilerrian, gure musika egiteko material aproposa aurkitu genuen.

Hegoalderago, Merzougara iritsi ginen, nawja nomadak bizi diren lekura. 30 kilometrora, Aljeria dago, baina lurraldea minaz josirik dago. Dunen gibelean, gatazka gorra eta latza dago.

 

Berbereak.

Marokoko Atlas Handia mendikatean isolaturik, mendian bizi diren berbereak beraien hizkuntza eta kultura tradizionala mantendu dituztelako harro daude.

Berbereak tribu nomadak izan ziren denbora luzez, baina, egun, mendiko talderen batek nomada izaten jarraitzen badu ere, gehienak gutxi eta gutxi sedentario bihurtu dira.

“Berbere” hitza latineko “barbarus” hitzaren eratorritakoa da. “Berbere” terminoak duen mesprezu kutsua dela eta, pertsona batzuk nahiago dute bertakoen terminoa erabili: “amazigh” (gizon askea).

 Beraien ekonomia artzaintzan eta nekazaritzan oinarritzen da batez ere, transhumanteak izan ohi dira, eta aldizkako merkatuetan eta eskualdeetako jaietan saltzen jartzen dituzten alfonbra eta tapizak egiten dituzte.

Posted by Sonia in Sin categoría, 5 comments

País Sami_EU

Sami herria mapetan agertzen ez den lurraldea da.

Hau Indiara egindako bidaia baino intimoagoa da.

Tokiak minimalistak dira, lehengai bakarra izotza da, akustika ere berezia da;

Sami kulturak mendez mende markatu duen eta orain Nömadak tx-i eragiten dion inguru gogorrean integraturik gaude beti. Nomada moduan bizitako sei mila urteak ez dira erraz ahazten

Iraunkortasuna eta aldaketa bizia eta heriotza bezalakoak dira, bata ezin da izan bestea ez badago. Aldaketa iraunkortasunean bidaia guztietan landuko den gaia izango da, baita herrietan, paisaian, kulturan eta bizimoduan ere.

Laponia mapetan agertzen ez den lurraldea da. Eskandinaviako iparraldeko lurrak hartzen ditu, lau estaturen artean banatuak: Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia. Estatu horietako mugetan sigi-saga ibili ginen, batetik bestera jauzi eginez.

Jukkarsjärvin, Suedian, Izotzezko Hotelera iritsi ginen, eta, bertan, material hori erabiliz, txalaparta bat eraiki genuen. Txalaparta hori bere jatorriarena da, gure bidaietan barrena egin ditugun beste instrumentu guztien gainetik. Ura izotza bihurtzeak latitude horietan soilik biziraun dezakeen instrumentua izateko aukera ematen du. Indian ikasi genuenari jarraituz, lurrari berea dena itzuli genion. Eta lakuari lakuarena dena.

Izoztutako paisaia itzelak gure instrumentuaren zeruertza zabaltzen du. Sami herria (elur-oreinen artzainak) ezagutzeko, Kungsleden-etik (errege bidea) ibilbide bat egin genuen, eskiekin, 30 gradu zero azpitik geundela.  Horrela, Kautokeinora iritsi ginen, hots, sami gehien bizi den Laponiako herrira.

 

Samiak

Sami herria Europan geratzen diren herri indigena gutxietako bat da. Iraganaz harro, XXI. mendeko bidaiariei beraien identitatea erakusten jarraitzen dute. Eskandinaviako penintsulako iparraldean bizi dira, Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusiaren artean,  eta tradizionalki kultura nomada izan dute.

Nahiz eta orain nomadak ez izan (herri txikietan geratzen dira), gaur, atzo bezala, samiek naturarekiko errespetuan oinarritzen den bizimodua daramate Zirkulu polar artikoaren gainean dauden eremu zabaletan.

Dituzten tradizioek beraien ahozko tradizioari esker mantendu den historia omentzen dute, su baten inguruan “joikak” (beraien herriko memoria eta kondairak azaltzen dituzten abestiak) a cappela abestuz.   Abestiek hasiera eta bukaerarik ez dutela dirudi, baina beraien kadentzia monotonoa ahaztea zaila da.

Samiek Laponiako baliabide naturalekiko dituzten eskubideei dagokienez alderdi batzuk dantzan daude; baina, egun, samiek nolabaiteko aitormen ofiziala dute eta samien hizkuntza eta kultura Eskandinaviako hainbat unibertsitatetan irakasten dira.

Posted by Sonia in Sin categoría, 9 comments

India_EU

India zentzumenak pizten dituen ibaiaren ibilgua da

“…Bagúk abesten duenean, argiak bere anai-arreben keinu eta aurpegiak betetzen ditu, guk hitza hartzen dugunean eta hizketaren jabe bihurtzen garenean, India gauak harrapatzen du. Argia erakusten dugu gauean. Erritmoak uztartzen dira, bat bakarra bihurtzen dira.”

Nomadak Tx elkartzeen bidaia da, txalapartaren bidez, beste batzuekin eta geure buruarekin egiten ditugun elkartzeena. Bidaia bide bat da, eta India zentzumenak pizten dituen ibaiaren ibilgua da.

Bonbain leku magikoa aurkitu genuen: harraska. Eguzkiak gogor jotzen du eta bertan lan egiten dutenen indarrak lapurtzen ditu. Arropa eta uraren artean, kolpea, kolpatutako arroparen doinua. Doinu bustia, anitza, hutsa, laua batzutan.

Trenez iritsi ginen Indiako Gujerat estatuaren bihotzera. Bertan, misiolari nafar batek eraikitako frontoiarekin topo egin genuen. Urrutiko landa eremua da; adivasiak bizi dira bertan, herri madarikatua, baztertua eta alde batera utzia, alegia. Kastarik ez dutenak dira, eta pilota partida jolatu genuen beraiekin. Lezioa eman digute, bai pilotan bai bizian. Txiroaren irribarreak, txiro-txiroa denarenak, txiro bihurtzen gaitu, uko egiteaz mintzo zaigu.

Beraien ondoan, Indiako zur sakratuen doinuez jabetu ginen.

Ahmedabad hiri handia da, kaotikoa, eta jendez gainezka dago. Gau eta egun, ez baitu sekula atseden hartzen. Gauez taxian egin dugun ibilaldiak kalean lo dagoen jendea erakusten digu, bilatzen, ibiltzen, gauzak eramaten, begira dagoen jendea.

Ahmedabaden, grabazio estudioa eta antzokia daude. Zailtasun handiekin, gure txalapartak dauzkan erritmoak Indiako kulturaren milaka urteko ibilguan zehar aurkitzen ditugunekin bateratzea lortzen dugu. Estudioa espazio txuri soila da. Antzokia handia eta koloretsua da, egundoko ibai baten ertzeko ibilguan kokaturik dago.

 

Adivasiak

Adivasiak Indiako lekurik isolatuenetan bizi dira. Kasta sistemak osasunetik, hezkuntzatik eta lantzen dituzten lurren jabetza izatetik urrun mantentzen ditu.

Indiako biztanleriaren %8 dira, gutxi gorabehera.

Adivasien tradizio kultural aberatsa belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho pasa diren mito eta kondairaz beterik dago. Adivasiek ez dituzte naturaz gaindiko jainkoak jauresten, beraien fedeak pertsonak (bai bizirik daudenak bai hilik daudenak) miresten ditu.  

Gutxi eta gutxi hezkuntzan eta garatutako munduaren beste alderdi batzuetan sartzen hasi diren arren, desagertzeko arrisku larrian daude, egun, adivasien biziraupena eta bizimodua.

Posted by Sonia in Sin categoría, 6 comments