Harkaitz Mtnez. de San Vicente eta Igor Otxoan 1997an hais ziren txalaparta bikote bezala, Oreka Tx taldea sortu zutenetik, hain zuzen. Ordutik, beren txalapartaren soinuak egitasmo eta talde anitzetan hartu du parte. Kepa Junkeraren taldearekin bate gin zutenetik, haren diska guztietan aritu dira, eta herri askotan jardun. Talde eta bakarlari ezberdinekin banatu dute oholtza, besteak beste, Carlos Núñez Altan, Taraf de Haidouks, María del Mar Bonet, Hendirgarna, Susa Seivane, Dulce Pontes, Pat Metheny, Berrogüeto edo Phil Cunningham. Txalapartaren bi maisu hauen kalitate eta aldartearekin harrituta, beren ikuskizunetan txertatu nahi izan dituzte guztiek.

Oreka Tx-ek zenbait musikariren diskoetan ere paret hartu du: Alasdair Fraisier, Kepa Junkera, Phil Cunningham, Oskorri, Hevia, Gontzal Mendibil.

Europa eta Amerika osoko zein Japoniako jaialdien bitartez txalaparta nazioarte mailan ezagutzera eman dute, eta publiko zabalari zein komunikabide espezializatuei gerturatu egin diote.

Quercus Endorphina izan zen Oreka Tx-en lehen diskoa, Elkarlanean-ek argitaratua (2001) eta Kepa Junkerak ekoiztua. 2006ko amaieran Nömadak Tx egitasmoaren fuituak jasoko dituen bigarren diskoa argitaratuko dute.

Nacho Duato dantzari eta koreografoak Txalaparta ikukizuna sortu zuen musika eta dantzaren nahasketan skonduz disko honetako sei abestirekin. Ikuskizun hay Compañía de Danza Nacional-ek aurkeztu zuen Madrileko Teatro Real-ean. Ikuskizun horrek Bilboko Euskalduna Jauregia eta munduko besste areto garrantzitsuak bisitatu ditu.

Oraintsu, Koldo Serra zuzendariaren Backwoods film luzearen jatorrizko soinu-bandan parte hartu dute. Film hay 2006ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatu da.

Scroll Up